Urte osoan zehar herrietako bestak, ihauteriak eta bestelakoak antolatzen ditugu gure kultura biziarazten segitzeko.
Herrietako bestak
Zezensuzkoa
Donibane Lohizuneko udako animazio nagusienetako bat!
Azken hamarkadetako udetan, astean behin baino gehiagotan, Zezensuzkoak Luis XIV plaza alaitzen du. Baliteke Donibane Lohizune izatea zezensuzko gehien egiten dituen hiria.
Uda osok igande eta asteazken arrats guziz erritu bera errepikatzen da. Iluntzean, argiteria itzali, musika isildu eta denak haren beha egoten dira. 15 minutuko ikuskizuna, txiki eta handien pozgarri. Aldiro jendetza hurbiltzen da hiriko plazara!
Urruñako astearteak
Arrats batez kanpotarrek euskal dantza, kanta eta pilota ezagut ditzaten.
Udako asteartero, irailaren 15a arte, kultura eta tradizio ikuskizuna eskaintzen dute dohainik herriko plazan.
Gainera, astearte batetik bestera dantza eta kantu ikuskizun desberdina ematen dute.
Ikuskizuna 19:00etatik 20:30era dohainik, inguruko ostatuetako terrazetan afaltzeko aukerarekin.