Photo
Photo : © Teddy Bear

Erromardia eta Akotze: Donibane Lohizuneko kosta basatia

Erromardia eta Akotze Donibane Lohizune iparraldean daude.

Biak bikainak dira itsasbazter basati eta naturalaz gozatzeko, giro lasaian. 

Surfa eta eguzki sartzeak

Erromarida eta Akotze auzoek izate naturala atxiki dute. Hiri erdigunetik 1,5 km-ra besterik ez, bi auzoetatik pasa zaitezkete itsasbazterreko bidexka segituz. Santa Barbara muinora heltzean, ez ohiko ikuspegi ederra irekiko zaizue Hondartza Handira eta Larrun aldera. 
Hemen itsas labar garaiak eta hondartza naturalak txandakatzen dira. Bertara etortzen dira surflariak, uhain perfektuaren bila, eta hiri erdiko hondartzak baino hondartza lasaiagoak nahi duen jendea.  
Arratsetan jende ugari biltzen da sartaldeari so egoteko, kolore bero eta goxoen bila. Itsas bazterreko taberna eta jatetxeetan giro atsegina izan ohi da, mojito baten hartzeko edo itsasoari begira afaltzeko.  

Itsas bazterreko taberna eta jatetxeen sailkapena

Hondartza irekiak

Baratze botanikoa

Euskal itsasbazterreko landaretzaren gorazarre

Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoa Anne-Elizabeth Wolf, paisaia-arkitekto eta botanistak diseinatu zuen 1990ean
Ingurumena zaintzen duten teknikak erabiliz, baratze botanikoak euskal itsasbazterreko naturagune desberdinak ezagutzeko parada eskaintzen du: itsasbazterreko pinudia, harizti atlantikoa, dunak, hezeguneak, itsasbazterreko larreak, ezpondak... 
Horiekin batera, euskal kostaldeko lorategietan egokitu diren landare exotiko ugari eta bost kontinenteetako landareek landare-familien labirintoa osatzen dute. 

Baratze pedagogikoa 

Baratze Botanikoak landare bizidunen bildumak eta dokumentatuak biltzen ditu, zientzia ikerketarako, kontserbazio lanetarako, erakusketetarako edo irakaskuntzarako. Hori dela-eta, Baratze Botanikoko bildumak eta naturaguneak informazio zientifiko arautuarekin aurkezten dira (etiketak, panelak). 
Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoak pedagogia xedea du, 
eta ondorioz publiko ororentzako jarduerak eskaintzen ditu urte osoan zehar: bisita gidatuak, tailerrak, erakusketa eta mintzaldiak, natura ateraldiak, landare trukaketak…

 

INFORMAZIO GEHIAGO  

Kanpinak itsasbazterrean

Erromardia eta Akotze Donibane Lohizuneko kanpinen auzoak dira. Hautu handia duzue: akanpaleku natural txikienetik, kanping konplexu handienera igerileku eta animazio zerbitzuarekin. 
Mobil-home ala oihal etxean, denen gustuko ostatatze formula aurkituko duzue.  
Gainera, Erromardia eta Akotzeko kanpinak hondartzatik hurbil daude. Itsasoan bainatzeko autoa hartu beharrik ez !

Newsletter footer