Euskal Herria

Euskal Herriak, dena den, horiek baino askoz gehiago eskaintzen ditu, izan Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean, nola Nafarroa, Zuberoa eta Arabako lurretan. Denetan izanen duzue tokiko ekoizleekin egoteko aukera ederrik eta kirol jarduerak praktikatzeko.

 

Donibane Garazi eta inguruetako haranak 

Vignes d'Irouléguy en terrase à flanc de montagne
Pierre Carton Photographe

Garaziko eskualdean, hots gaur egun Nafarroa Behereko Donibane Garazi hiriburua Euskal Herriko herri ederrenetako bat da
Oztibarre eta Zuberoa ditu mugakide ekialdean eta Baigorri-Aldude mendebaldean. Hegoaldean berriz, Nafarroa garaia. Donibane Garazitik igarotzen dira Donejakue bidea eta GR10 mendi ibilbidea. Lurralde honetakoa da ere (Baigorrirekin batera) Irulegi JDB. Alde guzietan ikus daitezke mahastiak, bereziki mendi magaletan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Zuberoa eta Iratiko mendigunea

Photo
Photo : © Jérôme Borda

Zuberoko eta Iratiko mendigunea Ipar Euskal Herriko eremu naturalenak izan litezke
Beste leku askotan bezala, hemen ohartzen gara mugen zentzugabekeriaz: Iratiko pagadian ibilki oharkabean pasa gaitezke Nafarroa Garaitik Beherera edo Zuberora. Hemen batzen eta nahasten dira ere Garazi aldeko "xuka", Larrañeko eüskara eta Otsagabia eta Izaba aldeko euskara. Erreketako urak ere muga-kontra ari dira: ipar isurialdean zerutik erori eta Mediterraneorako bidea hartzen dute.

 

INFORMAZIO GEHIAGO 

Urdazuri ibarra

Façade Espelette

Urdazuri Nafarroa Garaiko eta Lapurdiko ibaia da. Alde batean Pirinioetako lehen mendiak ditu eta bestalde itsasoa, bien artean haran eta muino paisaia berde eta lasaigarriekin. 
Itsasbazterreko bainu hirietatik hurbil gelditzen dira, beraz, Urdazuri ibarreko herriak. Bizi goxoa dute, naturarekin loturan. Hemen Ezpeletako biperra, laborantza eta hazkuntza, eta kirol eta aisialdi jarduera ugari praktikatzen dira: mendi ibilaldiak, mendi bizikleta eta kanoa edo kayaka

INFORMAZIO GEHIAGO

Photo
Photo : © Teddy Bear

Euskal Elkargoko Turismo Bulegoaren webgune ofiziala

Hemen aurkituko dituzu Ipar Euskal Herriko lekurik aipagarrienak, kostaldetik Zuberoako mendietaraino.

ERAKUTSI
Newsletter footer