Photo
Photo : © Damien Boyer

Urruña

Urruña zorioneko herria da, Kantauri itsasbazterreko erlaitzetik Pirinioetako lehen mendietaraino hedatzen baita. Herriak bere tradizioak eta arkitektura zaintzen jakin izan du. Gainera, natura jarduera ugari eskaintzen ditu. 

Ikustekoak

Agenda

Urruñako historia

Historia

Photo
Photo : © Mugica

Urruña herriak 5 000 hektarea egiten ditu. Baina antzina, hori baino askoz hedatuagoa zen, ezen Hendaia, Ziburu eta Biriatu hartzen baitzituen. 

Bere kokapen geografikoarengatik Urruña Paris eta Madril arteko ibilbide laburrenean zegoen. Paristik 13 zaldi egun besterik ez zen behar. Posta etxea, gaur egun Turismo Bulegoa aterpetzen duena, 1584ean txanda lekua zen, alegia, hor aldatzen zituztela diligentzia zeramaten zaldiak. 

Euskal Herriko herri guztiek bezala, eta bereziki Bidasoa ingurukoak, Espainia eta Frantziaren arteko gatazkak pairatu behar izan zituen. Gainera, hortik ez urrun, 1659ko azaroaren 7an, Biriatuko Konpantzia ugartean izenpetu zuten bi arerioek (Luis XIV eta Felipe IV) Pirinioetako Ituna, zeinak Euskal Herriaren zatiketa indartu baitzuen
Halere, gerora, Napoleonekin ere gatazkarik izan zen, eta Urruñak berriz ere, une latzak bizi izan zituen. Ibardin leporako bidean, baliteke gotorleku batzuen hondarkinak aurkitzea. 
Urruñako etxe batek mendeetan zehar gertatutakoak bizi izan ditu. Hori da, hain zuzen, 1341ean eraiki zuten Urtubiako Gaztelua. Garai guztietako pertsonalitateak egon dira gaztelu horretan: Luis XI 1463an, Luis XIV frantziar erregeak, Soult mariskala eta Wellington bera… 
Herriko armarriak historia horren lekukotasuna ematen digu. Izan ere, lehoia Lapurdiko bizkondeen ikurra zen, eta zitori loreak adierazten du 1451 du Xarles VII.aren anexioa. 
 
Gaur egun Urruña paisaia naturaleko herri handia da, bere nortasuna eta tradizioak zaintzen jakin izan duena. Bertan egoten bazarete, segur ongi izanen zaretela

Euskal izate jatorra duen herria

Urruñaren hirigintza tradizionalak 3 elementu nagusiak batzen ditu erdigunean: eliza, pilota plaza eta herriko etxea. 

San Bixintxo eliza

Urruñan bazen kultorako leku bat X. mendean, baina XVI. mendeko inbasioek suntsitu zuten. Gaurko eliza 1550ean eraiki zuten, Berpizkunde estiloarekin, eta Gipuzkoako arkitekturaren ekarpen nabarmenarekin. 

Horregatik itxura sendoa du, defentsarako egina bailitzan, bereziki alboetako ostikoekin. 

Ezkila dorrea ataritik gora doa zuzen-zuzen 45 metroko garaiera arte. Aitzinaldean, eguzki orratzean irakur daiteke : «Vulnerant omnes, ultima necat» alegia «Oren guztiek kolpatzen, azkenak hiltzen». 
Elizaren barne aldea Euskal Herriko leku gehienetan bezala 3 galeria mailez osatua da. Lehen gizonek baizik ez zezaketen galerietan egon. 
Eliza 1925ean Monumentu Historiko sailkatu zuten

Photo
Photo : © Yoni

Elizak hainbat moldaketa izan zituen, eta azkenik, 2009an, organo berria ezarri diote. Izatez, lehengo Merklin organoa, 1864koa, Pausuko Jakue Nagusiaren elizara aldatu eta Frantziako Gers eskualdeko Jean Daldosso de Gimont organo egilearen organo handiago batez ordezkatu zuten. 

Organo berriak 4 teklatu eta pedal ditu, 5 multzo homogeneo eta elkar osagarri sortzeko gisan. 

9 tonako organo honek 3000 hodi ditu eta musikariek jotakoa USB disko batean graba dezakete.

Jesus eta Françoise Martin Moro, Donibane Lohizuneko organistek (Urruñako parrokian kokatzen baita) kudeatu zuten organo berriaren ezartzeko proiektua eta urte osoan zehar biziarazten dute horretarako apropos sortu duten elkarteari esker eta organo musikaldi bat antolatuz. Festiorgue izeneko organo festibalak nazioarteko musikari ospetsuenak biltzen ditu, eta musika klasikoa eskuragarri ezartzen du prezio merkeei esker. 

Organoa udan bisita daiteke, eta Ondarearen egunen karietara.

Herriko etxea eta etxe lapurtar ederrak

Urruñan etxe gehienak euskal arkitekturakoak dira, eta bereziki lapurtarrekoak.

Herriko Etxea (Udaletxea) da, dudarik gabe, ederrenetako bat. XVII. mendean eraiki Lapurdiko baserria herriko plazan dago. Lehen solairuko gela handia hastapenetik pentsatua izan zen bilkura eta ekitaldiak egin ahal izateko, baita Bixintxo bestetako dantzaldia egiteko ere. Gaur herri biltzarraren bilkurak eta ezkontzak egiten dira bertan.

Behereko solairuan ordea (gaur egun Egoera Zibilaren zerbitzua) eskola izan zen bigarren mundu gerla garaian. 

Pilota plaza

Hasieran frontoia harrizko horma bat zen. Gero goratu zuten eta gaurko frontoiaren itxura eman. 
Urruñako frontoi handia 1848 eta 1850 artean handitu zuten. 1851ko irailaren 18ko hiru eguneko estreinaldian, 10.000 lagun bildu ziren besta giroan. Beranduago beste bat eraiki zuten lehenaren bisean bis errebotean jokatu ahal izateko. Frontoi honetan pilota partida gogoangarriak izan dira, besteak beste 1930eko finalean. 

Pilotari txapeldunak

Urruñako pilotari nagusiak:

Urruñak harrotasun handia du Euskal Herriko historiari pilotari handiak eskaini baitizkio. 
 

Udako astearte arratsetan pilota partidak izaten dira. 

Urtubia gaztelua

Ibardin bentak eta mendi ibilaldiak

Photo
Photo : © Yoni

Kostaldetik ikus daitezkeen bentak Lapurdi eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan kokatzen dira. Ibardin lepoa 300ko altueran dago eta ibilgailuz erraz irits daiteke Urruñako Olheta auzotik.

Lehen benta 1956an egin zuten. Garai hartan elikagaiak, tabakoa, likoreak eta larrukiak saltzen ziren.

Gaur egun benta andana dago eta elikagaiez gain, jantziak, usain onak eta beste saltzen dituzte. Gainera, bertan bazkaltzeko aukera ere badago.  

Leku honek ikuspegi ederra eskaintzen du gainera. Autoz bertara erraz iristen da eta bertatik Kantauri itsasoa, ikus daiteke. Eta zorionekoak bazarete, baliteke pottokaren bat edo ikustea benta inguruetan.

Newsletter footer