Donibane Lohizunen eta inguruetan mugitzeko argibide guztiak!
Autobusez
Autobusez
Trafiko eta aparkatzeko arazorik nahi ez baduzu... autoa utzi eta autobusez mugitu zaitez. Garraio publiko zerbitzuak Ipar Euskal Herri osoan mugitzeko aukera ematen du.
HEGOBUS autobus sarea
Euskal Hirigune Elkargoak sortu duen autobus zerbitzua. 11 linea ditu Donibane Lohizunetik Lapurdiko txoko gehienetara joateko.
Autobus geltokia hiri erdian dago eta beste garraio moduekin loturak eskaintzen ditu. Donibane Lohizune, Ziburu, Getaria eta Urruñan geldialdi ugari egiten dituzte autobusek
Hondartzara edo beste herrietara joateko aterabide egokia da autobusa.
CAR EXPRESS
Ipar Euskal Herriko herri nagusiak lotzen dituen herri arteko autobus zerbitzua. Baiona - Donibane Lohizune - Hendaia linea oso egokia da itsasbazterretik mugitzeko.
Prezioa: 2 € bidaia
ITSASONTZIAK
Udan bereziki, Donibane Lohizunerako sarreretan dauden aparkalekuak balia itzazu, autoa utzi eta autobusez hiri erdiraino etortzeko. Ez da gauza errazagorik! Autoa kanpoaldeko aparkaleku batean utzi eta autobusak hiri erdiraino edo hondartzaraino eramango zaitu.
Bizikletaz
VELIBLEU
Vélibleu da Euskal Hirigune Elkargoak ezarri duen bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua, eta Lapurdi kostalde osoko herri eta hirietan dagoena.
Chantaco kirol eremuan badago Vélibleu estazio bat. Hortik bide gorria dago Donibane Lohizunera zuzenean. 3 km besterik ez. Gero, erdigunetik Erromardia eta Akotze hondartzetara, Getariara edo Urruña eta Zokoako Gaztelu aldera segi dezakezu.
Baldintzak :
- Lehen 10 minutuak urririk
- Gero 2€ orduko
- 50 km-ko autonomia
Vélibleu aplikazioa deskargatu :
Itsasontziz
LE PASSEUR itsasontzia
"Le Passeur" itsasontziak Donibane Lohizune eta Ziburu lotzen ditu badiatik
Apiriletik azarora.
Ontziratzeko lekuak:
- Donibane Lohizuneko arrantza portua
- Ziburuko kirol portua
- Zokoa
- Donibane Lohizuneko zaldien itsas harresia
+ Udan aperitifak antolatzen ditu itsasoan eguzkia sartzen ikusteko
Taxiak, auto alokairuak
Gurean zaudenean, auto bat, furgoneta bat edo motorra aloka dezakezu, nahi bezala ibiltzeko. Bestela, taxiak ere erabil ditzakezu.