Xoldoko Gaina

Itzulia, Oinezkoa

Bere bentengatik eta igandeko beste erosketengatik famatua, Ibardin lepoa itsasbazter atlantikorako ikuspegiko ibilaldi erraz batzuen abiapuntua ere izaten da. Horietariko bat izaten da Xoldokogainako aintzirara joatea, familian errazki egin daitekeena. Igoeraren zati nagusia ibilaldiaren hastapenean baita, abiadura motelean ibiltzea komeni da benta gorenera heltzeko, eta ondotik, Manddaleko patarren bidera. Ikuspegia jadanik aski zabala da eta kontenplaziozko atsedenaldiak hartzera gomitatzen zaitu. Zuhaitz arraxinduneko oihanaren artetik, Xoldokogainako mendigune osoa ikus dezakezu, soro eta ibarxka itzaltsuen osaketa, pottokentzat egiazko paradisua! Aintzirarako jaitsieraren tenorea da; han, ehunka urteko haritzen itzalpean atseden hartzeko aukera izanen da. Itzultzeko bidea estatu-oihanetik iragaten da, ikuspegi gehiago eskaintzen ditu, zailtasunik sortu gabe.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : URRUGNE
  • Igoerako desnibela : +279m
  • Equipements et services : Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)
  • Distantzia6.2km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h00
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Urruñatik (A63 autobideko 2. jalgibidea), hiri inguruko biribilgunean, Ibardin lepora eta Azkainerako norabidean segitu (D4). 3,5 km urrunago, D4 eta D404 errepideen arteko elkargunean, eskuin itzuli Ibardin lepoko errepide hertsia igotzeko. Lepoan, saltegien aldera eskuinera joan eta lehen aparkaleku handian ibilgailua utzi (eskuin).

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Ibardin lepotik Manddaleko harpearen bidegurutzera

    Ibardin lepoko aparkalekuaren hondoan (325 m), errepidera itzultzen den bide zati bat hartu ezker, jatetxe eta saltegien artetik igo behar dena. Gorria bentan, ezker segitu mundruna zutean, saltegi goreneraino (Elizalde benta): hemen, bi bidexka utzi (GR10 barne) eta eskuin, bidexka laua segitu (antena). Xeila pasatu eta, parean segitu 50 m-tan, eta Y itxurako bidegurutzean, ezkerreko bidea hautatu. Zut-zut igotzen da bi bihurgune marraztuz, itsasbazter atlantikorako ikuspegia eskainiz. Gorago, eskuinetik datorren oihanbideari kasurik ez egin, eta berriro ezkerretik agerian denari, pareko bide nagusian segitzeko.

  2. Xoldokogainako aintzirarako jaitsie

    Zuhaitz arraxindun landaren gorako bazterraren puntan, bidegurutze batera heldu (505 m), harpe baten sartzetik hurbil (zure ezkerrean kokatua): GR seinalatutako bidexka bertan utzi belarrean eskuin jaisteko, lerro zuzenean, oihanaren bazterretik (patar zuta). Behereko zatian, pagadi baten bazterretik ibili eta, beti oihan bazterreko bide nagusian, konkor bat eskuinaldetik saihestu. Ondotik, jaitsiera argiagoa bilakatzen da eta bidegurutzerako bidera iristen da.

  3. Aintzirako bidetik Oneaga lepora

    T itxurako bidegurutzean, haritz lodi baten azpian (270 m), eskuin hartu aintzira bazterreko bidea segitzeko, hostailen artetik noiztenka agertzen dena. Aintziraren ekialdeko puntan (256 m), argigune zabalago batek hurbiltzeko bidea eskaintzen dizu. Atseden hartu eta gero, bide onean segitu, T itxurako lehen bidegurutzera heltzen dena (haritza): ezker segitu bide nagusian.

  4. Ibardin lepora itzultzea ikuspegi zabaleko bidetik.

    Oneaga lepoan (295 m), bide anitzeko elkargunea aurkitu: eskuin hartu doi bat igotzen den bide zabalean ibiltzeko. Aintzirarako ikuspegitik iragan. Hurrengo bidegurutzean (315 m), haritz lodi baten oinean, zuzen segitu. Donibane Lohizuneko badiarako ikuspegi laster baten ondotik, eta Larrunen parean, ikuspegi zabalago baten ondotik, bideak, kasik zabalean, oihanak zeharkatzen ditu eta, urrunago, benten gibelaldeetara eta Ibardin lepora iristen da.

Helmuga