Autopista, tren geltokia, aireportua... Bide guztiak Donibane Lohizunen eta inguruko kostaldeko herrietan elkartzen dira.
Autoz
Askatasun osoz ibili nahi baduzu, autoa da modurik egokienetako bat.
A63 autopistak Lapurdi osoa zeharkatzen du Hendaiatik Baionaraino.
Donibanera joateko bi irteera daude:
- 3. irteera « Donibane Lohizune Iparraldea » Donibane Lohizune erdigunetik hurbil, hondartza eta kanpinak bertan eta Getariara joateko errazena.
- 2. irteera, « Donibane Lohizune Hegoaldea » Ziburu eta Urruñara joateko egokiena.
Behin gurera iritsi zarela, garraio publikoen eskaintza zabala erabiltzea gomendatzen dizugu.
Trenez
Lapurdiko kostaldera 2 ordu baizik ez da behar Nafarroa hegoaldetik nola, Arabatik edo Bizkaia ekialdetik.
Donibane Lohizune - Ziburu tren geltokia hirian bertan dago. Behin horra iritsi eta, ez duzu ibilgailurik behar.
Hiritik kanpo egongo bazara, tren geltokiaren parean duzu autobus geltokia, Ipar Euskal Herri osotik mugitzeko.
Getarian ere badago tren geltokia, herri erdi-erdian. Donibane Lohizune - Ziburura joateko, trena garraio modu egokienetakoa da.
Gainera, Frantziako Akitania eskualdeko Bordele hiriburura joatekoa beste trenik ere bada Hendaiatik abiatuz.
Tel : +33 5 59 15 25 31
Autobusez
OUIBUS konpainia
Frantziatik Ipar Euskal Herrira etortzeko eskaintza du.
Linea erregularrak daude honako hirietatik pasatzen direnak: Paris, Tolosa, Bordele, Tarba, Paue, Akize, Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia, Irun eta Donostia.
Autobusetan ematen diren zerbitzuak: Komunak, wifi-a dohainik, kargagailuak, aire egokitua, egunkariak...
+33 (0)5 59 26 30 74
Ouibus
Hegazkinez
4 aireportu daude gure inguruan.
-
Biarritzeko aireportua
Biarritz erdigunetik 3 km-ra dago. Bertatik erdigunera joateko Chronoplus autobusak har ditzakezu. Hegobus sareak eta Car Express-eko 3. lineak lotura erregularrak egiten dituzte Biarritzeko aireportura, Donibane Lohizune, Ziburu eta Getariatik pasatuz.
Aireportuko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 5:30 - 23:00
- Larunbatetan: 5:30 - 22:30
- Igandeetan: 5:30 - 23:00
Informazio bulegoko ordutegia: egunero 8:00 - 22:15, larunbatetan 08:00 - 20:00.
Biarritzeko aireportua - Europa ordokia, 7 - 64600 ANGELU (Lapurdi)
+33 (0)5 59 43 83 83
informations@biarritz.aeroport.fr
-
Paueko aireportua
Paueko aireportua Lapurdi kostaldetik ordu betera dago autoz. Frantziara eta beste herrialde batzuetarako hegaldiak eskaintzen ditu.
+33 (0) 5 59 33 33 00
-
Donostia / Hondarribia aireportua
Donostia / Hondarribia aireportua Hendaia parean dago. Donostiatik 22 km-ra. Nazioarteko hegaldiak eskaintzen ditu, Katalunia eta Espainiara bereziki. Bartzelona eta Madrilerako hegaldiak.
+34 902 400 500
aeropuertosansebastian@aena.es
Donostia / Hondarribia aireportua
-
Bilboko aireportua
Bilboko aireportuak nazioarteko hegaldi ugari eskaintzen du. AP-8 autopista hartuz, Lapurditik 120 km-ra dago. PESA autobus konpainiak orduero egiten du Bilborako joan-etorria Irun/Hendaiatik.
+34 902 404 704