Donibane Lohizune eta Lapurdiko kostaldeko herriak
Donibane Lohizune eta Lapurdiko kostaldeko herriak: Ziburu, Urruña eta Getaria
Donibane Lohizuneko auzune historikoan uztartzen dira, historia, ondarea, hondartza, ibiltzeko toki atseginak, erosketa aukerak eta animazioak...
Horiek denak aurkituko dituzu arrantzaleen portuan, saltokien karriketan nola itsasbazterrean zehar.
Badiaren txoko batean eta Urdazuri ibaiaren ezker aldean kokaturik, herriak euskal tradizio eta historia aberatsa ditu.
Urruña zorioneko herria da, Kantauri itsasbazterreko erlaitzetik Pirinioetako lehen mendietaraino hedatzen baita. Herriak bere tradizioak eta arkitektura zaintzen jakin izan du. Gainera, natura jarduera ugari eskaintzen ditu.
Lapurdiko Erlaitza naturagune paregabea da.
Hamar bat kilometro luze egiten ditu. Ziburu eta Hendaia artean hedatuz, eremu handiena Urruñan du. Flysch ezponda garaietatik ikuspegi zoragarria daukagu, eta itsasbazterreko bidexkatik ibiliz ezin hobeki gozatuko dugu.
Zokoa auzoa Ziburun eta Urruñan dago aldi berean. Hondartza, saltoki eta jatetxeei esker, auzo dinamikoa da.
Egiategia ardandegia bertan duzue, itsasoan urperaturiko kupeletatik hurbil.
Zokoako Gaztelua badiaren zaindari.
Donibane Lohizune iparraldeko auzo hauek giro lasaia mantentzen dute, surferako egokiak diren hondartza itsastarrekin eta itsasbazterreko taberna eta jatetxeekin, sartaldeaz gozatu ahal izateko.
© Yoni GetariaBidarte eta Donibane Lohizune artean dagoen Lapurdiko Getaria leku oso atsegina da.
Bertan aurkituko dituzue natura, tradizioa eta "ongi bizitzea"; itsasbazterrean plantaturiko arrantzale portu txikia izandakoan.
Berriak
Zer zara zu ?
Sarrera tematikoak
Donibane Lohizune eta Lapurdi kostaldeko herriak besoak zabalik: historia aberatsa itsasoarekin, bertako eta kalitatezko gastronomia, hondartza polit eta babestuak, orotariko saltokiak, kultur ekitaldi ugari, talasoterapia zentroak, badia babestua ...
Ipar Euskal Herria ezagutzeko gida
LAU HAIZETARA
Ipar Euskal Herriko Turismo Bulegoak eskaintzen duen gida honetan parte hartu dute bertako eragile hautatuek, nor bere alorrean aditu izanez. Ipar Euskal Herriko aurpegi guziak ezagutzeko gomita luzatzen dizue, jendea, artisauak, leku ez hain ezagunak eta euskalkiak lehen planoan ezarriz.
SALMENTA GUNEAK: Ipar Euskal Herriko turismo bulego guziak (Ainhoa, Angelu, Arrangoitze, Azkaina, Baiona, Biarritz, Bidaxune, Bidarte, Kanbo, Ziburu, Ezpeleta, Getaria, Hazparne, Hendaia, Bastida, Maule, Baigorri, Donibane Lohizune, Donibane Garazi, Donapaleu, Senpere, Sara, Atharratze, Urruña, Ahurti) eta Baionako Elkar liburu dendan.
Sarean edo
turismo bulegoan erosi.